USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

5. Edukiontzia

Garraioa

Hondakinak

Ibai-parkea

Ura

Hiriko kutsatzaile atmosferikoekiko esposizioa murrizteko neurriak. Mintzaldia.


  • Actividad dirigida a: Ikastetxeak - Iruñerrikoak
    • Kurtsoak: Bigarren Hezkuntza 4, Lanbide H. erdi maila , Batxilergoa
    • Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara, Ingelesa
    • Noiz eta ordutegia: Martxoa Librea, Apirila Librea, Maiatza Librea
    • Iraupena: 1:00
    Betekizunak:
    • Mintzaldi bat talde bakoitzeko.
    • Hiru mintzaldi egin daitezke jarraian, ondoz ondo.
    • Irakasle bat talde bakoitzeko.
    • Komenigarria da aurretik lantzea ikasleekin.

    DESKRIPZIOA

    Mintzaldi honetan, erakusteko moduan, LIFE+RESPIRA ikerketaren garapena eta emaitzak ezagutarazi nahi dira. Ikerketa hori, hain zuzen, Iruñerrian zirkulazioaren ondoriozko kutsatzaile atmosferikoekiko oinezkoen eta txirrindularien esposizioa murriztera bideratuta dago.

    Mintzaldia ikertzaileek egingo dute eta bertan azalduko dute nola neurtzen den kutsadura, hirian ibiltzen diren txirrindulari boluntarioek daramatzaten analizagailu mugikorren bidez, eta nola lortzen diren Iruñerriko kutsatzaileen banaketa mapa dinamikoak. Horiek, hain zuzen, hiriko ibilbide osasungarrien planifikatzaile (aplikazio bat) baten oinarria dira, eta hari esker, oinezkoek eta txirrindulariek beren osasuna babestu dezakete eta kudeatzaile publikoek hobekuntzak proposa ditzakete irizpide zientifikoetan oinarrituta.

    Aukera ezin hobea da mugikortasun iraunkorraren eta airearen kalitatea hobetu beharraren gainean sentsibilizatzeko, eta herriek eta hiriek iraunkorragoa den garraio estrategia baterantz egiteko aurrez aurre dituzten erronkak azaltzeko.

    HELBURUA

    • Hiriko ingurumen arazo bat konpontzeko aplikatutako ikerketa zientifikoaren eta pertsona boluntarioen laguntzaren garrantzia helaraztea.
    • Hiriko airearen kalitateak gure osasunean duen eraginari buruz sentsibilizatzea.
    • Mugikortasun iraunkorreko eta hiriko ingurumena hobetzeko prozesuetan parte-hartze aktiboko ohiturak sustatzea.

    EDUKIAK

    • Kausa-ondorioa erlazioa garraio sistemaren, hiriaren diseinuaren eta airearen kalitatearen artean.
    • Mugikortasun ohiturak, osasungarriak eta iraunkorrak.
    • Metodologia zientifiko, sozial eta teknologikoa, hiriak hobetzeko eta osasuna babesteko aplikatutakoak.
    • Herritarren parte-hartze aktiboa aldaketa prozesuetan.

    BALIABIDEAK

    • Aurkezpen interaktiboa PowerPoint edo PDF formatuan.
    • Kutsadura neurtzeko analizagailu mugikorra.
    • Proiektua kudeatzeko IKT tresna (ibilbideak, grafikoak, mapa dinamikoak, estatistikak, ibilbide osasungarrien planifikatzailea).