USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

5. Edukiontzia

Garraioa

Hondakinak

Ibai-parkea

Ura

Stop jan-edanak eralgitzeari Bisita Elikagaien Bankura


  • Actividad dirigida a: Ikastetxeak - Iruñerrikoak
    • Kurtsoak: Bigarren Hezkuntza 1, Bigarren Hezkuntza 2, Bigarren Hezkuntza 3, Bigarren Hezkuntza 4, Lanbide H. erdi maila , Bigarren H. Curriculum Egokitua, FP Oinarrizkoa, Batxilergoa
    • Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara
    • Noiz eta ordutegia: Ikastaroa 09:45, Ikastaroa 11:30
    • Iraupena: 1:30
    Betekizunak:
    • Talde bat bisita bakoitzeko (gehienez, 32 ikasle).
    • Irakasle bat talde bakoitzeko.
    • Aurretik landu egin behar da ikasleekin.
    • Ostegun eta ostiraletan soilik

    DESKRIPZIOA

    Nafarroako Elikagaien Bankuko boluntarioek berek gidatuko dute bisita, eta aukera emango digu janaria eralgitzea saihestea eta behar duten pertsonen artean banatzea helburu duen kate baten maila moduan erakunde horrek egiten duen lana ezagutzeko. Kate hori, hain zuzen, nekazarien, elikagai industriaren, supermerkatuen, elikagaiak biltzeko zerbitzuaren (IM), familien eta gizarte osoaren elkartasunari esker eraikita dago.

    Ikasleek elkartasunezko kate horretan ekarpen txiki bat egiteko modua izango dute, bisitan zehar elikagaiak sailkatu edo etiketatzeko lanen batean lagunduta. Bideo batek eta jarduera didaktiko batek bisita osatuko dute.

    Nafarroako Elikagaien Bankuak abenduan eta maiatzean egiten dituen bilketa handietan parte hartu ahal izango dute ikastetxeek edo elikagaiak sailkatzeko ondorengo lanetan. Hartara, aukera erantsia izango da, komunitatearekiko konpromisoak eta ikasketa-zerbitzuko proiektuak sustatzeko.

    Oharra: ikasgelan egiten den Hondakinik gabeko etorkizuna tailerraren jarduera osagarria.

    HELBURUA

    • Elikagaien Bankuak egiten duen ezinbesteko lana ezagutzea.
    • Boluntario moduan egiten den lanaren garrantzia baloratzea.
    • Jan-edanak eralgitzearen eta gizartean eta ingurumenean duen eraginaren kontrako sentsibilizazioan laguntzea.

    EDUKIAK

    • Elikagaiak bildu, berreskuratu eta banatzeko Elikagaien Bankuak egiten dituen lanak.
    • Elikagaien katea eta elikagaien eralgitzea.
    • Elkartasuna eta boluntariotza.

    BALIABIDEAK

    • Elikagaien Bankuak Berriobeitin duen zentroa.
    • Bideoa eta jarduera osagarriak.