Nor garen
Heziketa programaren bilakaera

Eskoletarako Ingurumen Heziketa Programa heziketa arloko eskaintza bat da eta Iruñerriko ikastetxeei, taldeei eta herritarrei zuzendua dago. Aukera ematen die Urari, Hondakinei, Garraioari eta Iruñerriko Ibai Parkeari buruzko jardueretan, kanpainetan eta prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko.
Duela hiru hamarkadatik hona, heziketa programak Mankomunitatearen hazkundea eta heziketako inguruneen bilakaera islatu du. Edukiak zabaldu dira, eskaintza maila guztietarako egokitu da eta berritu egin da, formatu berriak, teknologia berriak eta irizpide pedagogiko berriak aintzat hartuta eta ingurumenaren aldeko jarrerak eta ohiturak lantzeko helburuarekin.
Aurreko ikasturteetako jarduerak eta proposamenak dituzten aldizkariak zure esku daude. Heziketa programaren bilakaera eta betiko asmoa erakusten dute: etorkizuneko herritarrei hezibidea ematea.