USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • 2021 URAREN MUNDU EGUNA
    22/03/2021
    2021 URAREN MUNDU EGUNA Balora dezagun ura
Berri guztiak ikusi

2021 URAREN MUNDU EGUNA

  • 22-03-2021

2021eko Uraren Mundu Eguna: Balora dezagun ura

Gaur, martxoak 22, Uraren Mundu Eguna da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) urtero sustatzen duen ospakizuna eta helburu duena baliabide baliotsu honen garrantziaren gaineko kontzientzia harraraztea eta bai neurriak hartzea ere, uraren mundu-mailako krisiari aurre egiteko eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua lortzea babesteko: ura eta saneamendua denontzat hemendik 2030era.

 

Aurten, “Balora dezagun ura” lelopean, kanpaina bat egin da, eta haren bidez mundu osoko hainbat pertsonak urak beraientzat zer esan nahi duen partekatu dute, urak beren etxerako, bizitzarako, lanerako, kultura-jardunbideetarako, ongizaterako, ingurunerako… zer garrantzi duen adierazita. Urak esanahi desberdinak ditu pertsona bakoitzarentzat, eta pertsona bakoitzak berarekin duen harreman berezi hori izan da, hain zuzen, nabarmendu nahi izan dena.

 

Lotura honetan kanpainan parte hartzen joan diren mundu osoko milaka pertsonaren iritzia ikus dezakezu. Eta hemen, partekatutako testigantza eta mezuetako batzuk hautatuta NBEk prestatu duen laburpen-dokumentua ikus dezakezu.

 

 

Ikasgelan erabiltzeko irudien bilduma!

 

Mancoeducak bat egin du kanpainarekin, zenbait talderentzat urak esan nahi duena jasotzen duten esaldi batzuk gure sare sozialetan partekatuta.

 

Irudi hauen helburua, gainera, uraren inguruko eztabaida hezigarriak laguntzeko erabili ahal izatea da. Hori dela-eta, zuen esku uzten ditugu, bai irakasleok eta bai beste hezkuntza-esparru batzuetako pertsonok prestakuntza-baliabide moduan erabil ditzazuen.

 

Bilduma hemen ikusi eta deskargatu ahal duzue. Testurik gabeko irudien bertsio bat dago, eta beste bat mezuak dituena, gaztelaniaz eta euskaraz.

 

Uraren Mundu Egun zoriontsua! Espero dezagun hau bezalako ekitaldiek kontzientzia hartzeko eta garapen global eta iraunkor baten alde aurrera egiten jarraitzeko balio izatea.