-
19/01/2021
“EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” ZIKLOKO MINTZALDIAK ESKURAGARRI DAUDE GURE KANALEAN MINTZALDIAK ESKURAGARRI
“EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” ZIKLOKO MINTZALDIAK ESKURAGARRI DAUDE GURE KANALEAN
- 19-01-2021
Ziklo hori, hain zuzen, joan den abenduan egin zen, zuzenean eman ziren mintzaldi batzuen bidez. Orain, Mancoeducaren Youtubeko kanalean hiru txostenak osorik eskuratu daitezke.
Web-mintegien helburua ikaskuntzarako egoerak eta metodologiak proposatzea izan zen, izendatzaile komun batekin: jolasa. Mintzaldien bidez, zenbait alderditan sakondu zen, besteak beste, jolas-pentsamenduan, jolasen teknikak eta dinamikak erabiltzean heziketa-testuinguruetan eta serious game esaten zaienetan.
Jarraian, web-mintegietako bakoitzaren edukiaren azalpen labur bat eta dagokion bideorako lotura dago:
1. saioa: Actitud Lúdica y Play Thinking (Jolas-jarrera eta play thinking-a)
Txostengilea: Esther Hierro. Enpresa Marinva
Jolasari buruzko motibazio sakonenera bideratutako saioa.
Zer aurkituko duzu saio honetan?
Jolas-pentsamenduak (play thinking) egotea merezi duen inguruneak eraikitzen nola laguntzen digun. Nola hezten eta eraldatzen gaituen, eta zergatik den jolasa beharrezkoa, bereziki orain bizitzen ari garena bezalako errealitate paraleloetan.
EZAGUTU TXOSTENGILEA! WEB-MINTEGIAREN AURRETIK EGINDAKO ELKARRIZKETA
2. saioa: ¿Cuál fue el último juego al que jugaste? (Zein izan zen jolastu zinen azken jolasa?)
Txostengilea: Norberto Cuartero. Maisua eta UNIR unibertsitateko irakaslea.
Saio honetan, irakasleen jolas-sena esnarazi nahi dugu. Heziketaren arlorako berariaz sortutako jolasak ezagutuko ditugu, dauden jolasak erabili eta egokitzen ikasiko dugu, haien elementu batzuk gure mesederako erabiltzen ikasiko dugu eta edozein eduki didaktiko jolas bihurtzeko bidea emango diguten tresna digitalak ikusiko ditugu. JOLASTUKO GARA?
EZAGUTU TXOSTENGILEA! WEB-MINTEGIAREN AURRETIK EGINDAKO ELKARRIZKETA
3. saioa. Gamificación ¿Se puede diseñar la diversión? (Gamifikazioa. Diseina daiteke dibertsioa?)
Txostengilea: Iñaki Huarte. Enpresa Ouiplay
Iruditu daitekeenaren kontra, pertsonengan motibazioaren garra pizteko giltzarrietako bat bihurtu da jolasa.
Tailerraren hasieran, jolasak eraikitzeko oinarrian dauden funtsak aurkezten dira, pertsonen motibazioaren oinarrizko printzipioei helduta. Xede serioak dituzten jolasen gainean lan egingo dugu.
EZAGUTU TXOSTENGILEA! WEB-MINTEGIAREN AURRETIK EGINDAKO ELKARRIZKETA