USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • Europako Mugikortasun Astea, irailaren 16tik 22ra
    16/09/2016
    Europako Mugikortasun Astea, irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Astea
Berri guztiak ikusi

Europako Mugikortasun Astea, irailaren 16tik 22ra

  • 16-09-2016

Hirietako eremuak egunetik egunera buxatuago daude eta haietan eragina du azken hamarkadetan ibilgailu motordunen erabilerak izan duen ugaritze izugarriak. Kutsadura, zaratak, auto-ilarak… Horiek denek ondorio kaltegarriak dituzte osasunean, eta kalte egiten diete gero eta saturatuago dauden eta bizi-kalitate murritzagoa duten herritarrei.

Horrek ekarri du gobernuak, erakundeak eta tokiko agintariak beren mugikortasun planak berriz aztertzen hastea, jokaera globala eraldatzea eragiteko eta garraio estrategia iraunkorragoa planteatzeko aukera dakarren egoera batean.

Europako Mugikortasun Astea hiri mugikortasun iraunkor eta adimenduneko ekintzak sustatzen saiatzen den ekimen bat da. Asmoa da udalak, herritarrak, enpresak eta tokiko beste eragile batzuk inplikatzea, garraioko ohitura osasungarriak eta aldatzeko berariazko ekintzak sortzeak duen garrantziaren gainean kontzientzia harrarazteko helburuarekin.

Ekitaldiak Iruñean

 

Iruñeak era aktiboan egin nahi izan du bat kanpaina honekin eta, horretarako, jardueren egutegi zabala prestatu du: tailerrak, proiekzioak, erakusketak, hitzaldiak, bizieskolak… Lotura honetan jardueren zerrenda osoa ikus daiteke.

Era berean, informazioa duen atari bat egokitu da. Zehazki, programako jarduera nagusiak eta mugikortasun iraunkorrari buruzko eduki interesgarriak ageri dira bertan, bereziki nabarmenduta bizikleta bidezko garraioa.

Airearen kalitateari buruzko mintzaldiak ikastetxe eta institutuetarako eta gurasoen elkarteentzat

 

Mancoeducan, Life+Respira proiektuarekin batera, mintzaldi bat prestatu dugu 2016-2017 ikasturterako, hiriko airearen kalitateak gure osasunean duen eraginaren gainean sentsibilizatu eta mugikortasun ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.

Mintzaldia DBHko 4. mailako ikasleei, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoei eta Batxilergokoei eskainiko zaie eta bai interesa duten gurasoen elkarteei ere. Mintzaldia proiektuko ikertzaileek gidatuko dute eta bertan azalduko dute nola neurtzen den kutsadura, hiriko txirrindulari boluntarioek bizikletetan daramatzaten neurgailu mugikor batzuen bidez. Hartara, zirkulazioaren ondoriozko hiriko kutsatzaile atmosferikoekiko oinezkoen eta txirrindularien esposizioa murriztera bideratuta dagoen ikerketa honen garapena eta emaitzak erakutsiko dira. Life+Respiraren heziketa programaren xehetasun gehiago webgunean edo Maribel Gómez koordinatzailearen posta elektronikoaren bidez kontsultatu ditzakezue.

Garraioaren Programako gainerako jarduerak eskatzera animatu nahi zaituztegu, gure ikasleak mugikortasuneko praktika adimendun eta iraunkorren gaineko kontzientzia harraraztera eta heztera bultzatzearen garrantzia nabarmenduta.