USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • Hemen gara berriro! 2016-2017rako Mancoeduca berrikuntzak
    01/09/2016
    Hemen gara berriro! 2016-2017rako Mancoeduca berrikuntzak Mancoeduca berrikuntzak
Berri guztiak ikusi

Hemen gara berriro! 2016-2017rako Mancoeduca berrikuntzak

  • 01-09-2016

Hastear dago 2016-2017 ikasturtea eta Mancoeducak ongietorria egin nahi dizue berriro gure Jardueren Programara, beste urte batez berrikuntzaz beteta etorriko baita. Egun hauetan hasiko den ikasturtea berezia izango da guretzat, izan ere, 30 urte beteko baititugu. 30 urtekoa ibilbide luzea da, eta bertan, ikastetxeekin batera, garapen iraunkorrean hezten, eta gaitasun sozialak eta herritarrenak eskuratzen lagundu dugu.

Aurten jarduera berriak ditugu, programa desberdinak sendotzeko. Hartara, Hondakinen programan, ikasgelan egiteko tailerren eskaintza berritu dugu maila guztietarako. Uraren programan, Egillorko zentral hidroelektrikora bisita eginez, energia hidroelektrikoaren gaia lantzeko aukera eskainiko dugu, eta Ibai Parkearenean, meteorologiaren eta ibaien dinamikaren hastapenak eskainiko ditugu, San Andres Errotan dagoen “Anaia ibaia” erakusketa berriaren bidez.

Horrez gain, itunak sortu ditugu zenbait proiektu eta erakunderekin, eta, hartara, lanean ariko gara haiekin ikasturtean zehar:

  • Elikagaien Bankuarekin, boluntariotzaren gaineko jakin-nahia eta elikagaiak alferrik galtzearen gaineko kontzientzia pizten saiatuko gara.
  • LIFE + RESPIRA proiektuarekin elkarlanean arituta, mugikortasun iraunkorra, Iruñerriko airearen kalitatea aztertzea eta herritarrek parte hartzeko proposamenak landuko ditugu.
  • Kontsumo iraunkorreko ohiturak eta birziklatzea, berriz, ikasleek egindako ekoauditoretzen bidez eta Global Action Plan delakoak (GAP nazioarteko sarea) eredua ezarritako proposamenen bidez landu ahal izango dira.

Iraunkortasuna hobetzeko plan bat ere aurkeztuko dugu, hondakinak murriztearen eta eraginkortasunez kudeatzearen arloan konpromisoa hobetu nahi duten ikastetxeetarako. Ekintza honen bidez, baliabideak, aholkularitza emateko bisitak, prestakuntza eta heziketa komunitaterako jarduerak emanda laguntzea dugu helburu.

Jarduerak eskatzeko eta eskaintza berriari buruzko xehetasun guztiak ikusteko, jo www.mancoeduca.com webgunera. Zehazki, bertan berariazko informazioa dago heziketa maila bakoitzerako: