USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • NOLA ERABILI IRUÑERRIKO HIRI GARRAIOA TALDEAN
    11/03/2014
    NOLA ERABILI IRUÑERRIKO HIRI GARRAIOA TALDEAN Iruñerriko Hiri Garraioa arautzeko ordenantza
Berri guztiak ikusi

NOLA ERABILI IRUÑERRIKO HIRI GARRAIOA TALDEAN

  • 11-03-2014

 

Joan den urtarrilaren 29an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Iruñerriko Hiri Garraioaren Zerbitzu Publikoa Arautzeko Ordenantza, eta, hartara, eguneratuta gelditu dira garraio zerbitzuaren erabilera eta funtzionamendu arauak, zerbitzua arina, atsegina eta malgua izan dadin.

Araudi horretan hainbat alderdi dago bilduta, besteak beste, autobusean sartzea eta erabiltzaileen jokaera, eta espresuki aipatzen du talde antolatuen garraioa –jeneralean, ikastetxeetako edo elkarteetako talde antolatuak–. Helburua da talde antolatuen garraioa eta Iruñerriko Hiri Garraioaren eguneroko funtzionamendua bateragarriak egitea.

Prozeduraren arabera, abisua eman beharko da 24 ordu lehenago eta hori egiteko 948 38 28 37 telefono zenbakira deitu beharko da. Pertsona kopurua, ordutegia, eta erabiliko diren geralekuak eta lineak zehaztu beharko dira. Hartara, enpresak zerbitzua indartu ahal izango du, beharrezko jotzen badu.

Taldeei dagokienez –eta talde horien artean sartzen dira ikasleenak–, ezarrita dago 16 urtetik beherakoak badira kopurua ez dela inolaz ere ibilgailuaren plaza kopuruaren erdia edo handiagoa izango. 5 urtetik beherakoen kasuan, behar bezala lagunduta joango dira, hau da, pertsona heldu bat joango da lau haurreko.

Abisua emateko 948 38 28 37 telefono zenbakira deitu beharko da, eta pertsona kopurua, ordutegia, eta erabiliko diren geralekuak eta lineak zehaztu beharko dira. Hartara, enpresak zerbitzua indartu ahal izango du, beharrezko jotzen badu.  

Ordenantzari buruzko argibide gehiagorako:
Arauak eta tarifak


Lineei eta ibilbideei buruzko argibide gehiagorako:
InfoTUC
MCPGarraioa