USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • UDABERRI USAINA DARIO
    07/04/2021
    UDABERRI USAINA DARIO eta bai aurrez aurreko jardueren eskaintza berriarena era!
Berri guztiak ikusi

UDABERRI USAINA DARIO

  • 07-04-2021

UDABERRI USAINA DARIO... eta bai aurrez aurreko jardueren eskaintza berriarena ere!

 

Iritsi da udaberria Mancoeducara! Eta berarekin batera, aurrez aurreko 8 jarduera berri loratu dira, jada eska ditzakezunak.

 

Udaberria iritsi da eta berarekin batera egun eguzkitsuak, txorien txioak, kolorez beterik dauden lorategiak… natura bere goieneko mailan. Eta landara irtengo gara Mancoeducako aurrez aurreko jardueren eskaintzarekin. Hain zuzen, Atarrabiako Pilategian, Artetako iturburuan eta Ibai Parkeko gune batzuetan egingo dira.

 

   JARDUERA ESKAINTZA

        
     Haur Hezkuntza   

       Primeran ibiltzen gara Ibai Parkean. Atarrabiako eremua.
       Primeran ibiltzen gara Ibai Parkean. Baranaingo eremua.

 

     Lehen Hezkuntza  

       Ezagutu Parkeko bizitzaAtarrabiako eremua.
       Ibaiaren inguruko paisaiak: Baranaingo eremua.
       Paisaiak ibaiaren inguruan. Burlatako Nogalerako eremua.
       Ibai bat, mila erabilera (Atarrabiako Pilategia).
       Ur eta gatz paisaiak (Artetako iturburua).
      

 

      Bigarren Hezkuntza 

       Arteta, ura eta geologia (Arteta iturburua).

 

 

   

 

Aurreko ikasturteetan egin dituzun jarduera berberak al dira? Bai! Jada ezagutzen dituzun horiek dira, eta osasun-arrazoiengatik beharrezkoak diren egokitzapenak eginda dituzte.

Jarduera digitalek eskuragarri egoten jarraitzen dute? Bai! Gure katalogoan jarduera digitalak eta aurrez aurreko jarduerak daude. 

Nola eskatu behar dira jarduerak? Beti bezala! Gure webgunean, jarduera bakoitzaren barnean aurkituko duzun formularioa bete dezakezu.

 

 

OHARRA COVID-19: Erakundeek eta ikastetxeek eurek markatutako segurtasun-protokoloetara egokituta daude jarduerak. Horren gaineko informazio gehiago nahi baduzu, deitu 948 203 444 telefono-zenbakira edo idatzi mezua atencion@mancoeduca.com helbidera.