USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • UNITATE DIDAKTIKO BERRIAK GURE ATARIAN!
    27/01/2021
    UNITATE DIDAKTIKO BERRIAK GURE ATARIAN! UNITATE DIDAKTIKO BERRIAK
Berri guztiak ikusi

UNITATE DIDAKTIKO BERRIAK GURE ATARIAN!

  • 27-01-2021

Unitate Didaktiko berriak ditugu!

 

 

Garai zailak dira irakasleentzat, eta horregatik Mancoeducak material didaktikoak sortzeko eta hautatzeko lana erraztu nahi dizu.


Mancoeduca Digitaleko unitate didaktikoak ingurumen-alderdiak lantzera bideratuta daude, hainbat gairekin lotutakoak, eta ikasgelan edo etxean libreki erabili ahal izateko ibilbide bat eskaintzen dute. Jardueren segida batek osatuta daude, eta barne hartzen dituzte baliabideak, dinamika interaktiboak, jolasak eta beste proposamen batzuk. Kalkulatzen da jarduera bakoitzaren iraupena ordu batekoa dela, nahiz eta irakasle bakoitzak egokitu egin dezakeen bere beharren arabera.

 

Hemen, gure unitate didaktikoen zerrenda osoa dago, mailen arabera antolatuta. Gogoan izan ezazu kontsultatu egin ditzakezula, deskargatu eta nahierara aldatu.

 

 

Erabilgarriak izatea espero dugu!

 

Haur Hezkuntza   

Soinu atseginak entzuten dira gure auzoan?.

Arropa, jantzeko eta askoz gehiagorako.

Nik janaria aprobetxatzen dut.

Ura gure bizitzan.

Ibaiko bizilagunak.

 

 

Lehen Hezkuntza   

Ur garbia, garbitzen duen ura.

Planeta urdina.

Zarata hirian.

Kutsadura atmosferikoa eta klima-aldaketa

Jan-edanak alferrik galtzea.

Birziklatzea Garrantzitsua da, baia are Garrantzitsuagoa da Prebenitzea

Ez arropa gehiago, eman beste erabilera bat.

Ibai-parkeko bizitza.

Gure hurbileko ibaia babesten dugu.

 

Bigarren Hezkuntza   

Edateko ura, ur segurua eta iraunkorra.

Aluminioa, metal astunegia.

Gai organikoak eta konpostajea.

Jan-edan gutxiago alferrik galtzea, 2030 helburua.

Biodibertsitate naturala eta hiritarra kontserbatzea.

Hiri espazioa eta mugikortasun iraunkorra.