USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • ZUHAITZEN GARRANTZIA
    28/03/2014
    ZUHAITZEN GARRANTZIA Basoen nazioarteko eguna
Berri guztiak ikusi

ZUHAITZEN GARRANTZIA

  • 28-03-2014

 

Udaberriarekin batera, Arbolaren Eguna iritsiko da Nafarroara eta, harekin batera, Basoen Nazioarteko Eguna. Oso garrantzitsua da ikasleei transmititzea zuhaitzek eta haien multzoek, basoek, ingurunean duten eginkizuna.

Nafarroako zenbait herritan, hala nola Noainen, Burlatan, Berriozaren, Mendavian edo Zangozan, ospatu dute jada egun hori, baina oraindik garaiz zaudete Tuterara joateko, han Arbolaren Eguna martxoaren 30ean egingo baitute. Askotariko jardueren programa antolatu dutenez, besteak beste, puzgarriak, tailerrak, antzerkia, zuhaitzak landatzea, eta abar egingo dute. 

Beste alde batetik, Nafarroan Arbolaren Eguna ospatzeko ekitaldiak direla-eta, gure hirietan edo herrietan dauden zuhaitz bereziak azter ditzakezue: paseo bat egin ikusteko, behatzeko, argazki album bat egiteko… Horrez gain, Lehen Hezkuntzako ikasleekin, Iruñeko Udalak antolatzen duen marrazki lehiaketan parte har dezakezue.