USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

IKUSI UDABERRIA!

  • 16-04-2021

Ikusi udaberria!

Parte hartu 2021eko Iruñerria Biomaratoian.

 

Mancoeducak bat egingo du City Nature Challenge 2021 Biomaratoiarekin, animalia- eta landare-espezieei argazkiak egiteko Ibai Parkera egingo den irteera baten bidez.

 

Biomaratoia (City Nature Challenge) elkarlanerako nazioarteko ekitaldi bat da, herritarren zientziakoa, eta bertan, hainbat herrialdetako pertsonek argazkiak egiten dizkiete animaliei eta landareei hiri-inguruneetan. Xedea da espezieen erregistro ahalik eta gehienak egitea, herritarren zientziako proiektu batean parte hartzen maila globalean. Zenbat eta espezie gehiago behatu, orduan eta hobeki ezagutu ahal izango da hiri bakoitzeko ekosistema eta haren biodibertsitatea.


Mancoeducak, Terrabiota erakundearekin (ekitaldia Iruñean eta bere metropoli-eremuan antolatzen duen erakundea), Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin batera, ikastetxeak parte hartzera gonbidatu nahi ditu, Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzako zenbait jardueraren bidez.

 

 

 

Ikasleentzako jarduerak

Biomaratoiko behaketak apirilaren 30a eta maiatzaren 3a artean egingo dira. Mancoeducak aurretik prestatzeko jarduera batzuk proposatu nahi ditu, erregistroak egiteko irteera antolatu bat Ibai Parkera eta ondorengo jarduera bat, emaitzak partekatzeko:

 

 Apirilaren 28an. 9:30etan
Biodibertsitatea atzematen

DBHrako jarduera, Biomaratoian parte hartu nahi duten ikastetxe guztientzat (beren kasa, eskola-ingurunean, edo Mancoeducarekin, Ibai Parkera irteera eginda). Saioa grabatu egingo da eta jarraian Youtube kanalera igoko da, nahi duten ikastetxeek kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Apirilaren 30ean
Iruña 2021 Biomaratoia


Aurrez aurreko jarduera DBHrako. Landa-irteera Atarrabiako eta Burlatako Intxaurdiko eremuetan (talde mugatuak. Ezinbestekoa da izena ematea eta aurreko saioa, apirilaren
28koa, egina izatea).



 Maiatzaren 7an
On-line saioa emaitzak aztertzeko

Youtubeko gure atariaren bidez jarraitu ahal izango da saioa.

 

 

Prestakuntza-jarduerak irakasleentzat
Zuzeneko web-mintegiak dira, eta ez da aurretik izena eman behar. Saio hauetan, aholkuak emango dira eta, behaketak egiteko irteerei begira, kontuan hartu beharreko alderdi batzuk zehaztuko dira. Egin ondotik, eskuragarri geldituko dira, kontsultatu ahal izateko, Mancoeducaren Youtubeko kanalean.


 Apirilaren 28an, 17:00etan
Web-mintegia

Floraren identifikazioa Ibai Parkean
 
Javier Peralta NUPeko irakasleak gidatuko du.


 Apirilaren 28an, 18:00etan
Web-mintegia

Faunaren identifikazioa Ibai Parkean

Enrique Baquero Nafarroako Unibertsitateko irakasleak gidatuko du.

 

 

Parte hartu Biomaratoian zure kabuz

Ikusten duzunez, Biomaratoiarekin lotutako jardueren programa zabala dugu, baina ezin bazara joan edo haietako baten batean plazarik gabe gelditzen bazara, zure kasa ere parte har dezakezu, zuk edo zure taldeak egiten dituzuen flora- eta fauna-erregistroak era berean igoaz. Kontuan izan ezazu, nahiz eta gure landa-irteera apirilaren 30ean izango den, Biomaratoian parte hartzea apirilaren 30a eta maiatzaren 3a artekoa izango dela. Kasu honetan, gomendatzen dizugu gure online web-mintegiak ikusteko, jarduera prestatzeko eta ideiak argi edukitzeko, espezieak behatzeko irteerari begira.

 

 

Argibide gehiago eta funtzionamentua

Biomaratoia bi faseetan banatzen da:

  • Espezieak behatzea (apirilaren 30a eta maiatzaren 3a artean). Herritarrek fase honetan parte hartzea behar da. Aintzat hartu erregistroak egiteko gailu mugikor bat behar dela, iNaturalist aplikazioaren bidez egiten baitira.
  • Eta ondoren, espezieak identifikatzea (maiatzaren 4a eta 9a artean). Bertan, zenbait adituk argazki bakoitza aztertuko dute, argazkia egindako espeziea ezagutzeko. Hartara, erregistroen datu-base handi bat lortuko da, inguru bakoitzeko biodibertsitatea aztertzeko balioko duena eta espezieetan eta ekosistemetan ereduak eta fluktuazioak detektatzeko.

 

Ez galdu herritarren zientziako ekitaldi handi-handi honetan parte hartzeko aukera. Bere tamainaren gaineko ideia bat izan dezazun, joan den urtean 815.000 behaketa egin ziren mundu osoan, 32.000 espezie identifikatu ziren eta 41.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten.

 

Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 948 203 444 telefono-zenbakira edo idatzi atencion@mancoeduca.com helbidera. Era berean, Terrabiotak ekitaldiaren gainean eskaintzen duen informazioa eta City Nature Challengeren webgune webgune ofiziala (ingelesez) bisitatzera animatu nahi zaituztegu.


OHARRA, COVID-19

Erakundeek eta ikastetxeek eurek markatutako segurtasun-protokoloetara egokituta egingo da landa-irteera. Horren gaineko informazio gehiago nahi baduzu, deitu 948 203 444 telefono-zenbakira edo idatzi mezua atencion@mancoeduca.com helbidera.